XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haurrari dagokion buru-jabetasunean aurrerapen handiak egin dira.

Nik bide hontan ikaragarrizko abiadura hartu nuen eta laster libertate oso-osoaz jabetu ahal izan nintzen.

Askotan piper egiten nuen Zelaieta eta Errekalde-rekin.

Don Hilario, maisuak, etxera bidali ohi zuen mandatu, holako eta halako egunetan ez nintzela joan aditzera emanaz.

Nere ama, ordea, barkabera somatzen nuen beti eta, mardultzen eta sendotzen ari nintzenez, ez ikusia egiten zuen.

Igandetan eta piper egiten genuen astegunetan, hondarretara joaten ginen; botak eta galtzerdiak kentzen genituen eta oinutsik ibiltzeari ederresten genion.

Bildu ere, txirlak, itsas-apar zatiak Tekstuan: espumas de mar. Hots: , haizto-kirtenak Tekstuan: mangos de cuchillo. Geroxe aipatuko duen solen edo deituba moluskoagatik dio noski, zeren haizto-kirten tajua baitu honek. Solen, muergo edo navaja-ri deitu esaten diogu Donostia-n eta harritxo beltz, ori, arrosa, legun-legunak eta distiratsuak biltzen genituen.

Iluntzean, arkakusotzarrak saltoka hasten ziren hondarretan, eta deituen Tekstuan: solen zulo borobilek haize puxikak botatzen zituzten olatu baten ur-maindire arina beren gainetik igarotzen zenean.

Inoiz edo, euskaraz deituba esaten genion molusko mota hori ikusi ahal izaten genuen eta ez dakit zergatik esaten genuen bere burua iratotzen Tekstuan: estrangularse zuela.

Bere gordelekutik aterazteko gatz pittin bat bota behar zitzaion.